Harritu loreekin

OPARIA

Loreak eta landareak oparitzea oroimenean betiko gordeta geratzen den detaile bat da, beste edozein opari baino gogoangarriagoa da. Horregatik, oso garrantzitsua da unea, noiz egin.

USTEKABEA

Ez duzu huts egingo, loreekin sor eta lor utziko duzu. Bihurtu ezazu opari bat une magiko.

ERAKUsgarria

Bere gustuko lore-sorta bat oparitu eta erakutsiozu zeinen garrantzitsua den zuretzat eta zeinen maite duzun.

bisita gaitzazu

Gudari Kalea, 8, 20400 Tolosa, Gipuzkoa
Astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:00 y 17:00 – 20:00
Larunbatean: 9:00 – 13:00
+34 943 65 22 24

Asteko lorea

Kaiz lore-tailerrean lore bat izango dugu astero zain, denboraldiko loreez goza dezazun.

Bisitatu Kaiz, eta gozatu ederra hartuko duzu hango usain gozo eta freskotasunarekin.
Ikusi gure arte eta material-uztarketen erakusketa. Natura hila, lore lehorra, lore freskoa, landareak… Konbinazioek ez zaituzte epel utziko, jakin-mina sortuko dizute.
Pasilloetan, era askotan agertuko zaizu zer aukeratua : Airean zintzilik, horman jarrita, ontzi natural batean, artifizial batean, lehortuta… /p>

Gure sormen-lanak
Galeriak

——–

Gure zerbitzuak
Zerbitzuak

———

Era askotako tailerrak egiten ditugu, eta horietan ikasi, esperimentatu eta sentitu ahal izango dituzu loreen testurak, elementu naturalak, lurra, formak, zeure artea nola sortu eta arte hori nola zaindu.
Atsegingarri zaigu zuek hemen izatea, gure ezagutza partekatzen, gure espazioa eta lanean jarraitzeko inspiratzen gaituen natura-zatitxo hau partekatzen.
Jakiteko non eta noiz egiten ditugun tailer hauek, begiratu gure facebooken edo instagramen. Horietan aurkituko dituzue gure lanak eta tailerren agenda.

MATERIAL BIODEGRADAGARRIAK

ZAINDU ETXEA

Plastikozko edo metalezko material tradizionalaren ordez material biodegradagarria erabiltzen dugu. Material hori merkatuan edo beste bide batzuetatik lortzen dugu. Onurak ditu material horrek, modu natural eta ekologikoan desegiten baita, epe nahiko motzean. Hala, ez du ingurumena kutsatzen, eta lurrarentzat ongarri ere bihurtu ohi da. Gure ardura da murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea gu guztion eta gure planetaren onerako. Sentitzen dugun zerbait da, gure bizitzeko moduari eta gure jarduera ekonomikoari lotuta dagoen zerbait.

Lore lehorrak eta naturalak

sortak

Landareak eta konposizioak

artifiziala

dekorazioko objektuak

Landareak

Gure loradenda

Kaiz lore-tailerrak 1985ean ireki zituen ateak, lorea emozioak transmititzeko adierazpen artistiko gisa azaleratuz.
Ondorengo urteetan teknika berrietan trebatzen joan gara, beste material batzuk aurkitu ditugu eta haiekin esperimentatu, unean uneari egokitutako lore-elementuak sortzeko.
Bezeroen beharretara egokitzen ahalegintzen gara, lan bakoitzari halako ukitu pertsonal bat emanda, eta horrexek desberdintzen gaitu, eta, era berean, horrexek hurbiltzen gaitu ospatu, apaindu edo lagundu nahi dugun gertakarira.